Berrizko pentsiodunek manifestaziora deitu dute

A.M. 2026ko martxoaren 6a

Berrizko pentsiodunek mobilizazioak egiten jarraitzen dute. Astelehenean elkarretaratzea egin zuten anbulatorio parean, eta datorren astelehenerako, martxoak 9, beste horrenbeste egitera deitu dituzte herritarrak; 12:30ean izango da.

Hori nahikoa ez, eta manifestaziora deitu dute martxoaren 13rako. 18:30ean irtengo da, udaletxetik, eta Olakueta plazaraino herriko kale nagusiak zeharkatuko dituzte Osakidetzari bere berba bete dezan eskatzeko. "Osakidetzari konpromiso bat hartzea eskatzen diogu", esan dute.

Berrizko pentsiodunek, Durangaldeko beste hainbat herritarrek legez, urte bi baino gehiago daramatzate osasun publikoaren alde mobilizatzen. Berrizen kasuan, hiru mediku egotea bermatzeko eskatzen diote Osakidetzari. "Batzuetan hiru mediku egoten dira, baina beti ez da bermatzen horrela izatea", salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!