"Esandakoa betetzeko" eskatu diote Osakidetzari, berriro ere

Aritz Maldonado 2026ko otsailaren 18a

Asteleheneko irudi bat.

Berrizko pentsiodunak berriro batu dira anbulatorio parean, bertan hiru sendagile egotea eskatzeko. 

Beste astelehen batez, euriagaz oraingo honetan, Berrizko pentsiodunak kalera irten ziren. Azken urte bietan mobilizazio ugari egin dute, eta horietariko asko Osakidetzari konpromiso bat hartzeko eskatzeko izan da. Asteon, zaparradaren gainetik 75 lagun batu zirela nabarmendu dute. "Euriak ez gaitu kikildu", eta datorren astelehenerako, otsailak 23, beste deialdi bat egin dute bertaratzeko. Ohikoa duten moduan, 12:30ean anbulatorio parean batuko dira berriro, osasun publikoaren alde. "Osakidetzak agindutakoa bete barik jarraitzen du. Batzuetan hiru mediku egoten dira, baina ez da bermatzen beti hala izatea", kexatu dira. Pentsiodunek inguruko herrietan ere jarraitzen dute mobilizazioak egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!