Domekan hasiko dituzte BBK Mendi Martxak, Berrizen

A. M. 2026ko otsailaren 3a

Amaraune mendi klubaren artxiboko irudia.

Zazpi mendi martxek osatzen dute aurtengo BBK Mendi Martxak ekimena: Berrizen izango da lehena, domekan, eta Portugaleten, Otxandion, Zeanurin, Ortuella, Barakaldon eta Getxon ere egingo dituzte. Berrizko ibilaldia Amaraune klubak antolatu du, eta 12 kilometro pasako ibilbide zirkularra da. 

Berrizko martxa Olakueta plazatik abiatuko da, 09:00etan. Ibilbideak lau ordu eta hamar minutuko iraupena izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Izena emateko azken eguna otsailaren 5a da. Aurten, inklusioarekin konpromisoa indartzen saiatu dira antolatzaileak. "Aurten programak inklusioarekin duen konpromisoa indartzen du, Ibilkik, desgaitasuna duten pertsonen integrazioan erreferentea den erakundeak, osorik antolatutako martxa bat txertatuz, kolektibo horri zein gainerako parte hartzaileei irekia. Ibilkiren eta Gaude-ren lankidetza funtsezkoa da berriro ere Mendi Martxak askotariko proiektu irisgarri eta sozialki eraldatzaile gisa sendotzeko", azaldu dute ohar batean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!