Gizonezko bi atxilotu dituzte Berrizen trasteleku batzuetan lapurretan egitea egotzita

Anboto 2026ko urtarrilaren 12a

41 eta 26 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte. Hasiera batean ihes egin dute. Elgoibarren atxilotu dituzte. 

Berrizko eraikin bateko trastelekuetan indarra erabiliz lapurretan egitea egotzita gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak. Atxilotuek 41 eta 26 urte dituzte. Ertzaintzak jakitera eman duenez, goizaleko ordu bata inguruan jaso dute abisua. Lapurrek hasiera batean ihes egin duten arren, azkenean, Elgoibar parean, atxilotu dituzte gizonezkoak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!