Berriztu sortzaileen azokaren beste edizio bat, domekan

Aritz Maldonado 2025eko abenduaren 18a

Artxiboko irudia.

Frontoian egingo dute azoka. Gainera, Amaia Egidazu berriztarrak umeentzako collage tailer bat gidatuko du. 

Berrizko sortzaileak batu eta euren lanak erakusteko helburuagaz antolatzen den Berriztu azokaren beste edizio bat egingo dute domekan, hilak 21. "Berriztu azokagaz, euren lanak eta proposamenak herritarren artean ezagutarazteko aukera eman gura diegu Berrizko sortzaileei, euren ogibidea izan zein ez", azaldu dute antolatzaileek. 10:00etatik 14:30era bitartean, herriko sortzaile batzuek euren sorkuntzak erakusiko dituzte bertan, musikaz girotuta. Negutik babesteko asmoz, aurten frontoian egingo dute azoka. Ez da aldaketa bakarra izango. Zuzeneko musika egon beharrean, Amaia Egidazu artista berriztarrak umeentzako collage tailer bat gidatuko du; hor sortuko dute gero erakutsiko den horma irudia. Goiza ipuin kontaketa bategaz borobilduko dute. "Sortzaileek elkar ezagutzeko aukera ona ere bada Berriztu", gaineratu dute. Aurtengo Berriztu azoka Berrizko Udalaren babesagaz antolatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!