Berrizburu futbol zelaian aldagela berriak egitea aurreikusten dute

A. M. 2025eko abenduaren 1a

Arg: Club CD Berriz.

Berrizburu futbol zelaia eta bertako argiztapena hobetu ostean, udalak 2026an aldagelak handitzea eta modernizatzea aurreikusten du. 

Futbol taldeko ordezkariek udal arduradunekin egindako prozesuaren ostean, proiektua idatzi eta lizitazioa egin dute proiektua aurrera eramateko. Proiektu horrek eraikin berri bat aurreikusten du tabernaren eremuaren ondoan, futbol 7ko taldeentzako bi aldagela edukiko dituena. Proiektuaren lizitazioa ia 38.000 euroan egin da, eta kontratua sinatzen denetik bi hilabeteko epea izango dute egikaritzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!