Atzo iluntzean autobus batek adin txikiko (16 eta 17 urteko) txirrindulari bi harrapatu zituen N-634 errepidean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, txirrindularietako bat momentuan bertan hil zen. Bestea zauritu egin zen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzak istripua nola gertatu den argitzeko ikerketa abiarazi du.