Berrizko Udalak Margarita Maturanako etxe bi salgai ipini ditu

A.M. 2025eko azaroaren 20a

Margarita Maturana kaleko atari honetan jarri dituzte etxebizitzak salgai.

Kaleko 14. zenbakian kokatuta daude, eta 73,69 eta 60,61 metro koadroko azalera erabilgarria dute. 

Berrizko Udalak Margarita Maturana etorbidean dituen etxebizitza bi salgai ipini ditu; udal jabetzako higiezinak dira, kaleko 14. zenbakian daude, eta 73,69 eta 60,61 metro koadroko azalera erabilgarria dute. Baxuaren kasuan, 182.107,30 euroko gutxieneko lizitazioa du; eta lehenengo pisuko etxeak 156.233,3 eurokoa. Etxebizitza bakoitzak bere garajea eta trastelekua ditu. Eskaintzak aurkezteko epea abenduaren 18an amaituko da. Lizitazioari buruzko dokumentazioa Euskadiko Kontratazio Publikoaren plataforman dago argitaratuta.

Interesa duten herritarrek udalaren Hirigintza arloagaz ipini daitezke hartu-emanean, 94 682 40 36 telefonora deituta; informazioa jasotzeaz gainera, bisitak antolatu daitezke higiezinak ikusteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!