Gaztaina erreak jateaz gainera, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu sahararren kanpalekuetarako elikagai ez galkorrak batzeko kanpaina ere egingo dute. Bertaratzen direnek gaztaina sorta bat jasoko dute elikagai pakete baten truke. "Baldintza eskasetan bizi diren milaka sahararren aldeko keinua" izango da. Partaidetzarako Udal Kontseiluak antolatu du ekimena. "Nahiz eta dohaintza derrigorrezkoa izan ez Gaztañerren parte hartzeko, berriztarrak parte hartzera animatzen ditugu, edozein ekarpen erabakigarria delako Saharako kanpalekuetan laguntza honen zain dauden milaka lagunentzat", esan dute.