'Politte' abestia Lorentzo Recordsen grabatu dute, Aitor Ariñoren eskutik. Nahasketaz Haritz Harreguy arduratu da, eta masterizazioaz Ultramarinos estudioko Victor Garcia. Iluntze, Iremiñe, Talde Batuak eta Kriskitin dantza taldeetako kideek ere parte hartu dute grabaketan.