Berrizko Udalak ordenantza fiskalen aldaketa onartu du

A. M. 2025ko urr. 28a, 12:06

Berrizko Udalak ordenantza fiskalen aldaketa onartu du 2026ko ekitaldian "udal zerbitzu jasangarri eta kalitatezkoak bermatzeko". Orokorrean, %2,5 igoko dira udal zergak. 

Ur hornidurako zerbitzua, bestalde, %6 igoko da, "kudeaketa eta mantentze kostuak handitu direlako"; Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga, ostera, %1 igoko da, eta Jaruera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Eraikuntza Instalazio eta Obren gainekoZerga izoztuta mantenduko dira. "Ordenantzak eguneratzearen helburua udal-zerbitzu iraunkorrak, kalitatezkoak eta araudi berriekin bat datozenak bermatzea dela da, eta aldi berean, zerga politika orekatua eta Berrizko errealitate ekonomikoarekin arduratsua izatea", azaldu du udalak ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!