Berriztarrek denboran 50 urte atzerako jauzia egiteko aukera dute Kultur Etxean. Hain zuzen ere, Andikoa auzoko bizitzaren lekukotza osatzen duten 50 bat argazki egongo dira bertan urriaren 26ra bitartean. Irudi historikoen artean, erretratuak, familia eszenak eta landa paisaiak egongo dira, eta bisitariek Berrizko auzo honen sustraiak zelakoak ziren eta bilakaera zelakoa izan den ikusi ahal izango dute. Erakusketak oroimen kolektiboaren garrantziari eta argazki ondareari balioa emateko helburua ere badu.
Erakusketa astelehenetik barikura bisitatu ahal izango da, 16:30etik 20:30era bitartean (asteburuetan, Kultur Etxean ekitaldiak dauden egunetan ere bisitatu ahal izango da erakusketa).