Berrizko Berriztu bigarren eskuko azokaren beste edizio bat aurkeztu dute. Urriaren 25ean izango da eta erabilpenik ez duten arropa eta gailuei "bigarren bizitza bat" emateko asmoagaz antolatu dute, beste edizio batez. "Gure kontsumoa gutxitzea, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatu guran sorturiko ekimena dugu Berriztu, besteak beste", azaldu dute antolatzaileek. Aurten ere, musika eta kaleko artea uztartuta, ekimenak egingo dituzte azoka girotzeko. Amaia Basterrikak horma irudia margotuko du, eta 13:00etan Angel Etxebestek kontzertua emango du. Berriztu azoka probalekuan egingo dute, 10:00etatik 14:30era.
Parte hartu gura dutenek 656 764 696 edo 635 755 737 telefonoetara deitu edo idatzi beharko dute izena emateko. "Helburua, esan dugun moduan, erabiltzen ez ditugun edo botatzeko geneuzkan gauzei bigarren aukera bat eskaintzea izango da aurten ere, eta parte hartzera animatzen ditugu berriztarrak", gogoratu dute.