Berrizko Udaleko Euskara Sailak hainbat ekimen ipini du martxan ikasturte honetarako. Besteak beste, helduentzako irakurketa klub bi; bata Euskaraz Astiro, euskaraz irakurtzeko ohitura ez dutenentzat, eta bestea Miszelanea, ohituta daudenentzat. Urriaren 9tik maiatzaren 14ra bitartean eguenetan bilduko dira, Amaia Egidazu eta Miren Amuriza dinamizatzaileekin. Bestalde, Kontulekuak haur literatura eta txikienei irakurtzeko ohitura bultzatzeko gunea da; Amaia Egidazuk dinamizatuko du hori. Saiootarako plazak mugatuak dira eta izen emateak Internet bitartez egin beharko dira. Kilker Gela eta euskal kanten ikastarorako ere izena eman behar da. euskara@berriz.eus helbidera idatzita edo 946 225 369 telefonora deituta.