[EGITARAUA]: Berrizko San Lorentzo auzoa, ospakizunetarako prest

Anboto 2025eko abuztuaren 7a

San Lorentzo dantza taldeko kideek emanaldia eskainiko dute domekan.

Abuztuaren 9an eta 10ean izango dituzte ospakizunak. Herri kirolak, dantzariak eta afari-merienda egongo dira, besteak beste.

EGITARAUA

Abuztuak 9, zapatua

  • 19:00 Donien Atxa
  • 19:15 Auzoko ume eta nagusientzako jolasak (Bingo musikatua eta boloak)
  • 20:00 Afari merienda laguntzera doazen auzotarrentzat

Abuztuak 10, domeka

  • 11:00 Meza. Ondoren, San Lorentzo dantza taldeko kideen emanaldia.
  • Jarraian, herri kirolak: Jon Lapatzaran, Karmele Gisasola (Zelai III), Izei Abendibar eta Aritz Abendibar.
  • Amaitzeko, bolo txapelketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!