Berriztarrek San Kristobal Txiki ermitako jaiak ospatu zituzten atzo, domeka. Goizetik gauera arte jai-giroan ibili ziren, Donien Atxa, igel eta bolo txapelketa, umeentzako jolas eta giro herrikoi artean. Seguruenik, bati baino gehiagori egin zaio aldapatsua asteleheneko biharamuna.