Bero itogarria lagun dutela jokatu da Amaraune Mendi Lasterketako laugarren edizioa Berrizen. Lasterketako luzeko korrikalariak goizeko 9:00etan irten dira eta lehenengoa helmugaratzen Irazu Aranburu mallabiarra izan da. Honen ostean Ibai Cebrian helmugaratu da eta hirugarrena Ander Jauregi izan da. Emakumezkoetan, ostera, garaipena eskuratzeko lehia estua egon da eta txapela Leire Uribek eskuratu du. 18 segundora Lola Oyarzabal helmugaratu da eta podiumeko hirugarren postua Itsasne Urkiagarentzat izan da.
Lasterketa laburrean, berriz, 7 Pago Mendi Lasterketan bezala Xuban Muniozguren eta Kimetz Aranburuk osatu dituzte podiumeko lehenengo bi postuak. Hirugarren helmugan, berriz, Aitor Agirre abadiñarra izan da. Emakumezkoetan garaipena Paule Portillak lortu du, Iraia Beristain eta Maria Tinocoren aurretik.
Omenaldia
Bestalde, Amaraune Mendi Taldeko kideek gaurko lasterketa baliatu dute Juan Cruz Elvirari 'Txapu' omenaldia egiteko. Elvira martxoan hil zen. Mendi taldean zein herrian egindako lana goraipatu dute.
SAILKAPENAK
LASTEKERTA LUZEA
Gizonezkoak
1. Irazu Aranburu 1:49:00
2. Ibai Cebrian 1:49:33
3. Ander Jauregi 1:50:27
Emakumezkoak
1. Leire Uribe 2:13:30
2. Lola Oyarzabal 2:13:48
3. Itsasne Urkiaga 2:15:28
LASTERKETA LABURRA
Gizonezkoak
1. Xuban Muniozguren 56:41
2. Kimetz Aranburu 59:32
3. Aitor Agirre 1:00:01
Emakumezkoa
1. Paule Portilla 1:13:17
2. Iraia Beristain 1:15:11
3. Maria Tinoco 1:16:16