Aiert Agirre bigarren izan da Benasqueko Mendi Maratoi Handian

Anboto 2025ko eka. 16a, 11:30

Aiert Agirre eskuman, probako une batean (Argazkiak: Peio Agirre)

Guztira, 2.000 korrikalari inguruk parte hartu zuten probaren 10. edizioan.

Zapatuan Benasqueko Mendi Maratoi Handia (42 km) lehiatu zuten Huescan eta Amaraune mendi taldeko Aiert Agirre berriztarrak bigarren postua eskuratu zuen. Alberto Atienza irabazlearengandik hamar minutura helmugaratu zen denbora honekin: 05:11:15.

Benasqueko Mendi Maratoi Handiak 42 kilometroko luzera eta 2.699 metroko desnibel positiboa ditu. Pirinioetako paisaia ikusgarrietan barrena egiten da ibilbidea, Benasqueko bailaratik abiatuta. Lasterketak Posets-Maladeta Parke Naturalean barrena eramaten du korrikalaria. Tarterik esanguratsuenen artean nabarmentzen dira Cerler eski estazioa eta Estibafreda mendia. Igoera eta jaitsiera zorrotzak eta teknikoak uztartzen dituen proba gogorra da. Aurten, bere proba guztien artean, 2.000 korrikalari inguru batu ditu.

Emaitzak LOTURA HONETAN.

(Argazkiak: Peio Agirre)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!