Berrizko ikasleek euren proposamenak aurkeztu dituzte 2030 Agenda Foroan

Anboto 2025ko eka. 2a, 10:43

Datorren ikasturtean ibilbide osasungarri eta iraunkor bat antolatzeko konpromisoa hartu dute Berrizko BHIko ikasleek, Orlan Isoird Berrizko alkateagaz egindako bileran. Ikasturtean zehar Berrizko ingurumena zaintzeko eta udalerria hobetzeko hainbat proposamen aurkeztu zituzte bilera berean, Garapen Jasangarriaren 13. helburua ikasturtean zehar landu ondoren. 

Proposamenen artean berdegunen mantentzea eta hobetzea daude, besteak beste. Herriko parke eta zuhaitza zaintzeko eta errespetatzeko konpromisoa ere hartu dute; horrez gainera, garraio publikoa maizago hartzeko konpromisoa ere hartu dute. Bestalde, Orlan Isoird alkateak eskerrak eman zizkien ikasleei programa honetan parte hartzearren, eta ingurumenaren alde lan egiteagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!