Omenaldi ekitaldian Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeek, Herriko Dantzariak eta Berrizko txistulariek parte hartuko dute, senideegaz batera.
Alejandro aitagaz ikasi zuten German eta Jon semeek txistua jotzen, eta aita hil zenetik, herriko txistulari ofizial legez aritu zen German, ia hogei urtez, 1996tik 2021era bitartean. Horrez gainera, San Lorentzo dantza taldeko dantzaria ere izan zen, besteak beste.