Urte batzuk dira Durangaldeko AEKk Mendilagun egitasmoa martxan ipini zuenetik. Mendi-irteerak antolatzen dituzte asteburuetan, txangoa egin bitartean euskara praktikatzeko eta goiz pasa eder bat egiteko aukera eskainita.
Udaberri honetako denboraldia amaitu aurretik, hitzordu bi izango dituzte. Bata, ekainaren 8an izango da. Bizkaiko Deiadar mendien eguna izanik, mendilagunak Durangoko Alpino mendi taldearen deialdira batuko dira. Oizera igoko dira, 9:00etan Garaiko plazatik hasita. Ikasturteko azken irteera ekainaren 14an egingo dute. Mendi-itzulia egingo dute lehenik, eta bazkaria gero.