Egitaraua 11:00etan hasiko da, dantza taldeen harreragaz. 11:30ean, herria zeharkatuko dute kalejiran; 13:30etik aurrera, haurrak frontoian batuko dira antolatu eta 14:00etan egingo den bazkarirako prestatzeko. 17:00etan Alarderako batuko dira dantzariak, Olakueta plazan. Alardean, Agintariena, Zortzikoa, Ezpatatxikia, Banakoa, Makil-jokoa, Txotxongiloa, Arku dantza, Zinta dantza, Gurutze dantza, Txulalai, San Pretike, Zapatain dantza eta trikitixa ikusi ahalko dira.