Merkataritza bonuen kanpaina berria martxan jarri dute Berrizen

Anboto 2025ko mai. 6a, 12:08

Berrizko Merkatarien Elkarteak eta Berrizko Udalak merkataritza bonuen kanpaina berri bat jarri dute martxan, zazpigarrena, hain zuzen ere. Ekainaren 15era bitartean luzatuko da, eta 45 euroko erosketa bategatik, 15 euroko deskontua izango dute erosleek.

Guztira, Berrizko hamalau saltokik bat egin dute kanpainagaz, besteak beste, osagarriak eta zerbitzuak saltzen dituztenak, eta baita estetika eta osasun saltokiek ere. Berrizko Udalak 8.000 euro bideratu ditu kanpaina honetarako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!