Berrizko XVI. Kaleko Pintura Lehiaketa zapatuan ospatuko da

Anboto 2025ko mai. 2a, 14:29

Iazko lehiaketako irudi bat.

Zapatuan, maiatzak 3, XXVI. Kaleko Pintura Lehiaketa egingo dute Berrizen. Parte hartzaileek aire zabalean egin beharko dituzte lanak, egunean bertan, eta herriko irudi eta elementuetan oinarritu beharko dituzte lanak. Irabazleak 700 euro jasoko ditu, eta lan irabazleak Berrizko kultur etxean egongo dira ikusgai maiatzaren 5etik 31ra bitartean. 

Berrizko Udalak hainbat sari banatuko ditu. Irabazleak 700 euro jasoko ditu, bigarrenak 600 euro eta hirugarrenak 500 euro; sarituen artean berriztarrik egongo ez balitz, berriztar onenaren saridunari 400 euro emango lizkioke udalak. 

Zapatuan, 08:30-09:30 bitartean eman beharko dute izena parte hartzaileek, eta 13:30-14:00 arte izango dute aukera lanak entregatzeko. 14:30eatik aurrera egingo dute sari banaketa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!