[ARGAZKI GALERIA] Berrizko kale eta txokoak euskal literaturaz jantzi dituzte Euskaraldira begirako lehen ekimenean

Anboto 2025ko api. 23a, 19:13

Liburuaren Nazioarteko Eguna Euskaraldira begira motorrak berotzeko baliatu dute.

Berriztarrek opariz betetako kaleak eta txokoak aurkitu dituzte gaur kalera irten direnean. Opari-paperaren gainean honakoa irakurri zitekeen: Liburuaren Nazioarteko Eguna. Hartu liburua, irakurri eta gozatu euskaraz. Horrela, irakurzaletasuna eta euskara ekimen berean batu dituzte, liburu guztiak euskal literaturan oinarritutakoak zirelako. 

Berrizko Udalak, herriko batzordeekin elkarlanean, ekimen sorta antolatu du Euskaraldia heldu bitarteko egunetarako nahiz ariketa soziala martxan dagoen egunetarako. Euskaraldia  maiatzaren 15etik 25era izango da. 

EUSKARALDIKO EGITARAUA BERRIZEN

APIRILAK 25

  • 19:00 'Katana', Ana Goitiaren bakarrizketa saioa. Kultur etxean.

MAIATZAK 15 

  • 19:00 Txapa banaketa. Banderatxoak salgai. Olakueta plazan / frontoian.

MAIATZAK 16

  • 17:30 Tailerrak haur eta gazteentzat. 'Berrizen euskaraz nahiago' poltsak eta txapak. Olakueta plazan / frontoian

MAIATZAK 17 

  • 17:00 EUSKape ihes gelak. Olakueta plazan /frontoian
  • 19:00-20:30 EUSKARALdiskoa.Olakueta plazan /frontoian

MAIATZAK 24

  • 09:00 Euskaraldia Berrizko gailurretara. Amaraune mendi taldearekin. Elizondo plazan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!