[BIDEOA]: Hilario Alkorta Guenetxea berriztarrak 100 urte bete ditu

Irati Otadui / Aitziber Basauri 2025ko mar. 18a, 17:28

Hilario Alkorta Guenetxea berriztarrak bere mendeurrena bete du gaur. Axpeko elkarte gastronomikoan ospatu du urtebetetze-bazkaria, familiako kideekin eta lagunekin. ANBOTO bertan izan da, urtebetetze-jai berezia gertutik jarraitzera joanda, eta Alkortarekin batu da. Zorionak eta urte askotarako, Hilario! 

Barikuan, ANBOTOk Alkortari egindako elkarrizketa osoa publikatuko du paperezko edizioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!