[EGUNERATUA] Pertsona bat hil da AP-8an, Berriz parean, gertatu den auto istripuan

Anboto 2025ko mar. 16a, 15:56

Furgoneta bat errepidetik irten da eta su hartu du.

Ertzaintzako iturriek informatu dutenez, pertsona bat hil da AP-8an, Berriz parean, gertatutako istripuan. Furgoneta bat errepidetik irten da eta su hartu du hesia jo ostean. Pertsona bakarra zihoan furgonetan barruan.

Istripua14:10 inguruan gertatu da Kantabriarako noranzkoan. Zaldibarko tunelak igaro eta gero izan da, Berriz parean.

Hasiera batean, AP-8a itxita egon da noranzko bietan. Furgoneta erretiratu eta errepidea garbitu ondoren noranzko biak ireki dituzte.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren zergaitiak argitzeko, ohar batean informatu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!