Istripu bat dela eta, errei bat itxita egon da Zaldibar eta Berriz artean

Anboto 2025ko mar. 14a, 09:35

Auto batek errepidetik irten du Zaldibar eta Berriz arteko zuzengunean, Bilborako norabidean, N-634 errepidean. Errei bat itxita egon da eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ibili da.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, istripua 8:30ean gertatu da, auto batek errepidetik irten duenean. Garabi bat eramango dute bertara, autoa bazterretik atera ahal izateko. Bien bitartean, errei bat itxita egon da, eta Ertzaintza trafikoa bideratzen ibili da. Auto gidaria onik dagoela zehaztu du Segurtasun Sailak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!