Gazteen alokairurako diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Anboto 2025ko mar. 13a, 15:07

15.000 euro bideratuko ditu Berrizko Udalak gazteen alokairuen laguntzetarako. 18-35 urte bitarteko berriztarrek apirilaren 11ra arte aurkeztu ahako dituzte eskaerak.

Etxebizitzaren hileko alokairuaren erdira arte finantzatu ahal izango da laguntzagaz, eta gehiengoa 250 eurokoa izan ahalko da, hilabeteko. Berrizko Udalak ohar baten bidez nabarmendu gura izan du, laguntza hau beste laguntza batzuekin bateragarriak izango direla, guztiaren batuketak alokairuaren kostua gainditzen ez duen bitartean. Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke eskaera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!