'Palestinar baten begirada' erakusketak gaur irekiko ditu ateak

Anboto 2025ko mar. 4a, 09:33

Hainbat hilabetez Berrizen bizi izan den Rouhaifa Kassem artista palestinarraren lanak ikusgai egongo dira 16:30eatik aurrera. Martxoaren 11ra arte egongo dira ikusgai lanak. 

Kassemek Palestinako errealitateari buruzko begirada berezi, hurbil eta hunkigarria erakusten du bere lanen bidez. "Bere pinturek, hainbat bloketan bilduta, bere herriko emakumeak ezagutzeko eta deskubritzeko aukera ematen dute, telebistan eta beste hedabide batzuetan ikusten dugunari begirada intimoa emanez", azaldu dute antolatzaileek ohar baten bidez. 

Berrizko Udalak herritarrak erakusketara hurbiltzera animatu ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!