San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago

Anboto 2025ko mar. 3a, 15:38

Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaietako XXV. kartel lehiaketa martxan da. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24an amaituko da. Maiatzaren 6an emango da jakitera saria nork irabaziko duen; diseinu onenaren egileak 400 euroko saria irabaziko du. 

Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartean; herritarren bozka gehien jasotzen duten hiru lanen artean, epaimahaiak erabakiko du zein den kartel irabazlea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!