Berrizen tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina jarri dute martxan

Anboto 2025ko ots. 25a, 08:00

Berrizko Merkatari Elkarteak 'Sariak udaberrian' kanpaina jarri du martxan, Berrizen tokiko merkataritza sustatzeko asmoagaz. Epe horretan kanpainan parte hartzen duten komertzioetan erosketa egiten dutenen artean bonoak zozkatuko dituzte. Martxoaren 9ra arte luzatuko da kanpaina. 

Gaurtik hasi eta martxoaren 9ra bitartean Berrizko sariak udaberrian kanpainan parte hartzen duten saltokietan erosketak egiten dituztenen artean erosketa bonoak zozkatuko dituzte. Negozio bakoitzak ehun euro zozkatuko ditu erosketa-baleetan bezero horien artean. 

Zozketa martxoaren 10ean egingo da, 15:30ean, anbulategi zaharrean. Berrizko Merkatari Elkarteak Berrizko Udalaren eta Jaurlaritzaren Turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren laguntza du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!