"Instalazio hori bizitza baliagarriaren amaieran dago, eta horrek eragina du baloiaren botean, adibidez, eta erabiltzaileei arazoak sortzen dizkie", azaldu dute udal arduradunek. Hain zuzen ere, 1974ko abuztuaren 31n inauguratu zuten zelaia.
Berrizko Udalak zehaztutakoaren arabera, ureztatze sistema berria ezarriko da, eta Team Master 40/100 motako belar artifizial berria jarriko dute; futbol 11 eta futbol 7-ko joko-lerroak ere ostera margotuko dira, eta kirol ekipamendu berria (banderatxoak, porteriak...) jarriko da.
Arlo ekonomikoari dagokionez, lanen aurrekontua 411.094 eurokoa da; ia 150.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, kultura eta kirol sailak ordainduko ditu.