Durangaldean beste gune autogestionatu batzuetara sartu direla ere gogoratu dute bideo berdinean, eta gertatutakoa ez dela "eraso isolatu bat izan" nabarmendu dute. "Horrelako erasoek ondorio ekonomiko eta psikologikoak ekartzen dituzte, bertan garatzen diren proiektuak aurrera eramatea zailduz". Amaitzeko, Berrizko gazte asanblada gogotsu dagoela gogoratu dute, "Inoiz baino indartsuago gaude, egitaraua aurrera eramateko prest. Ez dugu inolako erasorik onartuko, aurrean izango gaituzue".
Berrizko gaztetxearen 26. urteurrena
- 12:00etan karropoteoa (kantoitik gaztetxera)
- 14:30ean, bazkaria
- bazkalostean, Bidenabar kontzertu akustikoa
- 22:00etan, Perlata + DJ Totozer, kontzertuak