Egonaldia hainbat bisita egiteko baliatu du ordezkaritzak, tartean, Berrizera egindakoa. Orlan Isoird Berrizko alkateaz gainera, Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkatea eta Maria Herrero Elorrioko alkateordea egon ziren. El Salvadorko ordezkaritza Patricia Canalesek (CDMYPE USOko zuzendaria), Keysi Centenok (Los Izalcos Mankomunitatearen Garapen Turistikorako Planaren proiektuaren arduraduna) eta Josue Bonillak (Los Izalcos Mankomunitatearen kudeatzailea) osatu zuten.