Markeliñe antzerki konpainia zornotzarra Zepo zapo lanagaz ospatzen dabil konpainiaren 40. urteurrena; 2000. urtean sortu zuten Mambru ikuskizunaren bertsio berrikusia da hau, zoritxarrez gaurkotasuna galdu ez duena; izan ere, obrak gerrari eta adiskidetasunari buruzko istorioa dakar. "Zepo eta Zapo elkarren aurka borrokatzen dabiltzan soldadu bi dira; berez gatazka baten erdian egon arren, elkarregaz gustura daude, euren arteko borroka sekretupean gorde behar duten arren. 'Zergaitik gara aurkariak, elkarregaz gustura bagaude?' galdetzen diote elkarri", azaldu dute konpainiakoek.
Itziar Fragua eta Nerea Martinez aktoreak dira protagonistak. Urtarrilaren 3an egin zuten lehenengo emanaldia, Zornotza Aretoan. Otsailean Gijonen (Espainia) egingo den Feten azoka entzutetsurako hautatu dituzte.
SYO, etxean
Apirileko oporretara bitarteko egitaraua aurkeztu dute Berrizko Kultur Etxean oraintsu. Otsailean, adibidez, SYO talde berriztarrak kontzertua emango du