Bizkaiko xendazaletasun VIII. Ligako irteera egingo dute domekan

Anboto 2025ko urt. 31a, 13:04

Oiz mendira irteera egin zuen Amaraunek iazko azaroan.

Bizkaiko xendazaletasun VIII. liga proiektuaren baitan, eta Berrizko Amaraune klubaren babesagaz, mendi martxan egingo dute domekan, otsailak 2. Olakueta plazatik abiatuko da marta; 14 kilometroko ibilbide zirkularra izango da. 

BBKren eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren lankidetza proiektua da Bizkaiko xendazaletasun liga, eta tokiko bidezidorrak, bideak eta balio handiko kultur guneak sustatzea eta ezagutarazteko helburua du. 

Iraupena lau ordu eta erdikoa izatea aurreikusten dute antolatzaileek. Izena egunean bertan eman ahalko da, 08:15ean hasita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!