Shinova taldea berrizen sortu zen 2008an, eta urteekin zale andana batu dute. Gaur egun, boskotea Gabriel de la Rosak (abeslaria), Erlantz Prietok (gitarra), Ander Cabellok (bajoa), Daniel del Vallek (gitarra) eta Joshua Froufek (bateria) osatzen dute.
Iaz, El presente diskoa kaleratu zuen Shinovak, eta orain aurkezpen birari ekingo diote. Besteak beste, Bilboko Santana 27 eta Bartzelonako Razzmatazz aretoetan, eta FIB eta Sonorama jaialdietan egongo dira. Abenduaren 27an Madrilgo Movistar Arenan (lehengo WiZink Center edo Palacio de Deportes) itxiko dute bira; 16.000 lagunentzako aforoa du guneak, eta harmailetarako sarrerak baino ez dira geratzen.