Berrizko Sanantoniotako Pilota Txapelketak baditu bere txapeldunak

Anboto 2025ko urt. 25a, 13:56

Sari banaketako irudia. (Argazkia: Julen Uribe)

Lehenengo Mailan Mikel-Hector bikotea izan da irabazlea.

Berrizko 18. Sanantoniotako Pilota Txapelketako txapelek badituzte euren jabeak. Finalak orain asteburu bi jokatu ziren Berrizko San Antonio jaien barruan. Lehenengo Mailan Mikel-Hector bikotea geratu zen txapeldun; Bigarren Mailan Juli-Fondas bikotea eta Hirugarren Mailan Agirre II-Azpiri bikotea. Maila denak kontuan hartuta 25 bikote aritu dira txapelketan.

FINALETAKO EMAITZAK

Lehenengo Maila:

  • Mikel-Hector 18-11 Toki Ona-Etxaniz

Bigarren Maila:

  • Juli-Fondas 18-12 Zaldu-Etto

Hirugarren Maila:

  • Agirre II-Azpiri 18-13 Zubero Narbaiza

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!