[ARGAZKI GALERIA] Jendetza batu dute beste behin Berrizko nekazal-olinpiadek

Anboto 2025ko urt. 21a, 11:41

Berrizko San Antonio jaietako ekitaldi jendetsuenetarikoa izan dira, beste urte batez, Nekazal-olinpiadak. Zortzi taldek parte hartu dute aurtengo edizioan. 

Harmailak beteta, giro politean lehiatu ziren taldekideak hiru sariak lortzeko; 600 euro banatu zituzten guztira. Jaiak borobiltzeko, domekan haurrentzako tailerrak egongo dira, eta kultur etxean, ostera, Arizona antzezlana, 19:00etan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!