Berrizburu kiroldegirako sarbide sistema digital berria jarri dute

Anboto 2025ko urt. 20a, 12:00

Berrizburu kiroldegira sartzeko txartel digitala ezarri dute; NIK Patrika Digitala aplikazioa bidez sartu ahalko da bertara. Horrez gainera, tornu berria jarri dute. 

Berrizko Udalak Berrizburu kiroldegira sartzeko sistema berria jarri du. NIK Patrika Digitalaren bidez sartu ahalko dira berriztarrak bertara hemendik aurrera. "Plastikozko txartelen alternatiba eroso eta erreza da, eta dagoeneko erabili daiteke", azaldu du udalak ohar baten bidez. Txartel digitala mugikorrean deskargatu eta konfiguratu ostean, nahikoa izango da mugikorreko pantaila erakustea. Bestalde, kirol instalazioetan eta gimnasioan sartzeko tornu berria ezarri dute. "Sarbide-kontrola askoz ere seguruagoa, erosoagoa eta ordenatuagoa iango da instalazioetako erabiltzaile guztientzat", nabarmendu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!