Palestinaren aldeko mobilizazioa Berrizen

Anboto 2025ko urt. 16a, 14:55

Domekan, urtarrilak 19, Palestinaren aldeko mobilizazioa egingo dute Berrizko udaletxetik Olakuetara, Israelek eta Hamasek bake akordioa sinatzea aurreikusi duten egunean, hain zuzen ere.

Manifestazioa Giza Eskubideen aldeko Berrizko Gernika-Palestina taldeak antolatu du. Martxa 17:30ean irtengo da. Genozidioa salatuko dute, eta "sionisten produktuak erosteari boikota egitera" deitu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!