'Zapatuetan Berriz' ekimena urtarrilaren 25ean hasiko da

Anboto 2025ko urt. 14a, 06:00

Haur eta gazteek aisialdian ere euskaraz gozatzeko 'Zapatuetan Berriz' ekimena urtarrilaren 25ean hasiko da. Txanda bakoitzean gehienez 70 plaza egongo dira, eta izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a izango da. 

Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako antolatzen du Berrizko Udalak 'Zapatuetan Berriz' ekimena; zapatuetan egingo da, urtarrilaren 25etik aurrera, 16:00-19:30 bitartean, eskolako patio estalian. "Gune honen helburu nagusia aisialdian eta lagunekin euskararen erabilera modu ludiko eta dibertigarrian sustatzea da, eta, aldi berean, ohiko lagun taldeetatik ateratzea eta lagun berriak egitea", azaldu du Berrizko Udalak ohar baten bidez. 

Zalantzak argitzeko, euskara@berriz.eus helbide elektronikora idatzi daitekeela azaldu du udalak ohar batean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!