Berrizko Udalak ohar batean adierazitakoaren arabera, bi eremuetan LED teknologiadun ekipoak ezarriko dira, gune horietako argiztapen mailak hobetu eta eremu seguruagoak bilakatzeko. "Energia asko aurrezten lagunduko du neurriak. Agirre Lehendakariaren pasealekuko argiteriak 40 urte baino gehiago ditu. Oso instalazio zaharra da, ez da oso eraginkorra eta goi-hemisferioarekiko argi-kutsadura handia eragiten du", zehaztu dute. Berrizburukoak, ostera, 20 urte baino gehiago dituela nabarmendu dute.
Lanak bi hilabetez luzatuko direla aurreikusten du Berrizko Udalak; lanen aurrekontua 97.498,43 eurokoa da, eta ia erdia, 41.739,75 euro Bizkaiko Foru Aldundiak ordainduko ditu, Natura Ingurunearen eta Nekazaritza Sailak emandako diru laguntzen bidez. Eskaintzak aurketzeko epea urtarrilaren 15aren 14:00ak arte izango da.