Jardueretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, online bidez edo kiroldegian bertan. Izena emateko epea urtarrilaren 1ean amaituko da. Plaza kopurua gaindituko balitz, zozketa bidez banatuko dira, eta emaitzak urtarrilaren 2an jakinaraziko dira. Ikastaroei eta ordutegiei buruzko informazio gehiago Berrizko Udalaren webgunean dago eskegita.