"Azokagaz, euren lanak eta proposamenak herritarren artean ezagutarazteko aukera eman gura diegu Berrizko sortzaileei, euren ogibidea izan zein ez", azaldu dute antolatzaileek. Aurtengo edizio honetan, hamabi sortzailek parte hartuko dute Berriztu azokan. "Aurreko urteetan Berriztu azokan izan dugun parte hartzea baino handiagoa izango da aurtengoa", argitu dute. 10:30etik aurrera, Usue Egia ilustratzaile durangarrak ere parte hartuko du, eta, ondoren, 13:00etan, Amaia Santamariak eta Jokin Otsoak zuzeneko musika emanaldia egingo dute. Bestelakoan, musikagaz girotuko dute gunea. "Sortzaileek elkar ezagutzea ere gura dugu, euren lanak herritarrei erakusteko aukera edukitzeaz gainera", azaldu dute antolatzaileek. Berrizko Udalak babestu egin du ekimena.