Berrizek 7,34 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean

Anboto 2024ko abe. 10a, 12:13

Berrizek 7,34 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean, azken ekitaldikoa baino %5'65 handiagoa. Aurrekontu proposamenak gobernu taldearen aldeko botoak jaso zituen; EH Bilduk, ostera, aurka bozkatu zuen osoko bilkuran.

Inbertsioen kapituluan 620.000 euro baino gehiago jaso dituzte. Udalak auzoko azpiegiturak hobetzea lehenetsi du, eta, horrela, Murgoitioko Loitzate baserriko landa-bidea, Okango bidea eta Andikoako Zugatza baserriko bidea konpontzea aurreikusi du udal taldeak. Prozesu hau lizitatze fasean dago eta datorren urtean gauzatzea aurreikusten du udalak. 

Beste herri batzuetan legez, zaborren bilketa tasa hazi egin da Berrizen ere. "Orain arte, herritarrek zaborren zerbitzuaren zati bat ordaintzen zuten, baina aurrerantzean kostuaren %100 hartu beharko dute euren gain, Europaren agindua betetze aldera. Zaborren batze zerbitzua lizitatzen ari dira eta apiriletik aurrerako tasak behin betiko kostuaren arabera landuko dira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!