Ainara Elbusto eta Iñigo Gomez izan dira onenak Berrizko ziklo-krosean

Anboto 2024ko aza. 17a, 17:21

Ezkerrean, eliteko podiumak; eskuman, nesken junior maila, Laida Hierro erdian dela.

Laida Hierro durangarrak junior mailako proba irabazi du.

Gaur goizean Berrizko Ziklo-kros Sari Nagusiaren 13. aldia lehiatu dute Berrizburu inguruan. Emakumeetan Ainara Elbustok pronostikoak bete ditu. Ziklista nafarrak hilabetean Durangaldean lehiatu diren hiru ziklo-krosak irabazi ditu: Elorrio, Zornotza eta Berrizkoa. Magali Albisuk eta Maitane Aranak osatu dute podiuma.

Gizonetan, Iñigo Gomezek irabazi du, 2021ean legez. Alde ikaragarririk gabe, baina nagusi izan da hasieratik amaierara. Bere atzetik, Aitor Hernandezek eta Eneko Olveirak lehia ikusgarria eskaini dute. Orain bata aurretik eta gero beste, horrela ibili dira proba osoan. Azken metroetan asko arriskatu dute biek. Hernandez aurretik heldu da azken bihurgunera eta gutxigatik ez da erori. Olveira, aldiz, lurrera joan da. Azkenean, ermuarra bigarren.

Nesken junior mailan Laida Hierro Alzola nagusitu da. 17 urteko durangarrak minutu erditik gorako alde atera dio Intza Del Teso bigarrenari eta ia minutu bikoa Lucia Garcia hirugarrenari.

SAILKAPENA

OPEN NESKAK:

  1. Ainara Elbusto
  2. Magali Albisu
  3. Maitane Arana

OPEN GIZONAK

  1. Iñigo Gomez
  2. Aitor Hernandez
  3. Eneko Olveira

NESKA JUNIORRAK

  1. Laida Hierro
  2. Intza Del teso
  3. Lucia Garcia

MUTIL JUNIORRAK

  1. Eñaut Bilbao
  2. Xabat Zuriarrain
  3. Markel Tulebras

KADETE NESKAK

  1. Haizea Tamayo
  2. June Del Teso
  3. Maixa Odriozola

KADETE MUTILAK

  1. Aitor Murguzur
  2. Ekain Hernando
  3. Mikel Llorente

MASTER 30

  1. Markel Uriarte
  2. Julen Quintano
  3. Jon Lainz

MASTER 40

  1. Patxi Cia
  2. Iñaki Astigarraga
  3. Oscar Gonzalez

MASTER 50/60

  1. Miguel Angel Mateos
  2. Iñigo Burgos
  3. Iosu Irulegi
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!