HAPOaren aurrerakinaren azalpen saioa antolatu dute Berrizen

Anboto 2024ko aza. 4a, 12:42

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren erredakzio taldeak aurrerapenaren nondik norakoak azalduko ditu martitzeneko hitzaldian; batzarra irekia izango da, azaroaren 5ean, 18:30ean, kultur etxean. 

HAPOaren aurrerakinaren faseari dagokion parte hartze prozesuan, saio publikoa antolatu du Berrizko Udalak. Martitzenean izango da, azaroak 5, arratsaldeko 18:30ean, kultur etxean; HAPOaren erredakzio taldeak eskainiko du hitzaldi informatiboa.

Horrez gainera, erredakzio taldeagaz batzeko aukera egongo da hitzordua aldez aurretik eskatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!