Bertan behera utziko dituzte mobilizazioak Berrizen, hirugarren medikua lortu ostean

Anboto 2024ko urr. 18a, 13:05

Berrizko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera utzi ditu mobilizazioak, "erne" jarraituko dutela esan arren, "berriz aldaketarik balego". Pentsiodunen mugimenduaren arabera, astelehenaz geroztik Berrizko hiru mediku plazak beteta daude, "horietako bat %80an bada ere". "Bost egunetik lautan hiru mediku egongo dira, eta beste egunean bi. Honekin, agendak normalizatu egin dira, eta orain, egun bererako edo egun batetik bestera ematen dute hitzordua", zehaztu dute.

Eguenean egin dute azken mobilizazioa Berrizen. Bertan, berriztarrak eta osasun zentroko langileak txalotu dituzte "osasun publikoaren defentsa nekaezina egiteagatik, eta baldintza zailetan lan egiteagatik". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!